Nerea Tuduri: «Ez dago oihukatu ezin daitekeen minik»
Nerea Tuduri idazle andoaindarrak 'No hay agua para las flores' liburua idatzi du, nostalgiari, amari, maitasunari eta isiltasunari eskainitako poemekin.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Alejandra Pizarnik poeta, idazle eta itzultzaile argentinarrak zera zioen: «Poema bat idaztea oinarrizko zauria, urradura, konpontzea da. Denok baikaude zaurituta». Arrazoirik ez zitzaion falta, tristurak, ezbeharrak hausnarketara, gogoetara eramaten gaituelako halabeharrez idazteak. Horixe egin du Nerea Tudurik, 12 urte zituenetik arte honi besarkatuta bizi den poetak.
Gloria Fuertes izan zen bere itsasargi momentu ilunetan eta erresilientziaz eta hitz jokoez egin zion aurre etorri zen guztiari. Bere lehen liburuan, 'Inviernos frente al mar', minaz, maitasunaz, alzheimerraz, abandonuaz eta tratu txarretaz idatzi zuen. Orain, bere bigarren liburuak, 'No hay agua para las flores' izena jaso duenak, berriro eutsi die gai batzuei baina feminismoaz, sexu abusuez eta memoria historikoa ere landu ditu, beste behin ere, poesia bozgorailu bihurtuz.
Liburua aurkezteko, «errezitaldi poetiko murgiltzailea» egin zuten, Bilboko La Terminalean, martxoaren 5ean; «Entzuten duenari besarkatu, eta poemak borobiltzeko» esan digu idazleak.
Liburuak lau zati ditu. Lehena, amari eskainia, «nere zainak bere lurrean sortu ditudalako»; bigarrena, haurren sexu abusuei buruzkoa da, «filtrorik gabekoa». Hirugarren atalean hainbat gai landu ditu, isiltasunari beldurra eta maitasuna, besteak beste. Laugarrenean aldiz, kotoiaren emakumeak izan ditu ardatz, Andoaingo kotoi fabrikan lan egin zuten emakumeen omenez.
Liburuaren ilustrazioak Maialen Porroy diseinatzailekak egin ditu.
Nerea Tuduri Bigarrean Kafean egon da, poesiaz hitz egiteko.