Biba Azoka, ardo kultura bizia
Euskal Herriko ardo ekologikoen lehen azoka antolatu du Biba Ardoak kooperatibak martxoaren 20 eta 21ean Tabakaleran, Donostian.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Euskal Herriko hamabost etxaldetako mahastizainak elkartzearekin batera, ia ehun ardo dastagai izango dira Tabakaleran, Kultura Garaikidearen Zentroaren Taba espazio gastronomikoan, Donostian.
2019an sortutako euskal mahastizain eta ardogileen koperatiba da Biba Ardoak, elikadura burujabetza helburu, era agroekologikoan egiten duena lan.
Biba azoka ekoizle eta kontsumitzaileen topaleku izatea eta produktua herritarrengana hurbiltzea nahi dute.
Azokaren atariko egunetan, Kultur Haria saioan izan dira Arturo Villanueva proiektuko koordinatzailea eta Itxaso Compañon, mahastizaina.