Nafarroak torturatuen sarea, Etxerako Kundaren azken saioan
Este navegador no soporta el elemento audio.
Sufrimentuak kendu nahi eta, sufrituz kendu beharra zioen Negu Gorriaken abesti ezagun batek. Aste honetako saioan jorratuko dugun gaia ederki laburbildu ahalko luke esaldiak. Izan ere, Nafarroan eratu berri den Torturatuen Sareko kide Jorge Txokarro Txibirekin izango gara solasean. Elkartea aurkeztu aurretik eginiko lana, aurrean eragileekin izaniko hartuemanak, elkartearen erronkak… horiek eta gehiago izango ditugu hizpide. Ez da samurra izango, torturaren mamuak barrenak nahasten baitizkigu oraindik orain. Baina ariketa beharrezkoa denaz jakitun gara, eta guztion artean egingo dugu.
Elkarrizketa nagusiaz gain, kartzeletako azken gorabeheren berri emango dugu, presoentzako agur mezuak entzungo dira eta Oier Gonzalezek Giltzapeko Letrajorra olerkia partekatuko du entzuleekin.