IRRATIA

Maddi Etxeberria nutrizionistaren kantu kuttunak

Doinuetatik Haratago tartean Maddi Etxeberria nutrizionistari bere abesti kuttunenak aukeratzeko eskatu diogu. Letrak izan ditu ardatz hautaketa egiterakoan. 

Maddi Etxeberria nutrizionista. (Bigarren Kafea. )

Este navegador no soporta el elemento audio.


Maddi Etxeberria nutrizionistak esan digu sukaldean ez ezik, musikan ere badela saltsera. Horregatik, Doinuetatik Haratago tartean, bere abesti gustokoenak aukeratzeko eskatu diogu. «Letrak asko baloratzen ditut, askotan jarri izan naiz letrak inprimatu eta analizatzen» esan digu, eta hori izan da hautatutako abestien ardatza. 

Honakoak aukeratu ditu: 'Sena' (Olatz Zugasti), 'Biolin eta orkestrarako kontzertua Re Mayor-ean Op. 35' (Txaikovski), 'Ojalá' (Silvio Rodriguez) eta 'Ametsen eraiste neurtua' (Anari).