Deepfake; gaztetuko gaituen teknologia
Deepfake teknologiak eztabaida handia sortzen du, benetazkoak diruditen irudi faltsuak sortza ahalbidetzen baitu. Baina adimen artifizialaren teknika honek baditu alde onak. Unai Elordi Hidalgo teknologian adituak azaldu dizkigu.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Egunean bataz-beste 5 milioi bideo igotzen dituzte Youtube plataformara. Horietatik %89ak ez dute 1.000 ikustaldiko langa gainditzen. Hau da, 10 bideotatik 9 zulo beltz batean dira, baina noizbehinka, bideo batzuk sekulako arrakasta lortzen dute.
Horren adibide dira Shamook youtuber-aren bideoak. 75.200 harpidedun dituen youtuberra film askoren deepfeak-ak egiteagatik da ezaguna. 'The Mandolarian' telesailean Luke Skywalker pertsonaiari egin zion deepfake-aren bideoari esker, Lucasfilmek, Disney+ekin zerikusia duen ikus-entzunezko guztien ekoizleak, lanpostu bat eskaini dio. Baina zer egiten zu zehazki Shamook-ek teknologia horrekin? Askotan, pertsonaiak hartu eta ordenagailu bitartez, gaztetu.
«Adimen artifiziala gai da pertsona baten aurpegia zahartu edo gaztetzeko» azaldu digu Unai Elordi Hidalgo teknologian adituak. «Horrelako sare neuronalek aurpegiaren patroia ulertzeko gaitasuna dute, eta parametro batzuk aldatuta, aurpegiak forma galdu gabe gaztetatze kutsua eman diezaiokete». Hori egiteko, beharrezkoak dira sare neuronal generatibo adbersarialak.
Teknologia honek hildako aktoreekin pelikulak egitea ahalbidetzen du. «Sare horiek duten ikasteko gaitasuna izugarria da». Baina tresna horien erabilera arriskutsua izan daiteke; «nola egiaztatzen duzu zerbait norbaitena dela, sintetikoki sortu badezakezu?»
Deepfake-en inguruan aritu gara Bigarren Kafean.