IRRATIA

Lan erreforma aurrera, nahikoa babesik gabe

Legegintzaldiko bazkideak bazter utzita onartu nahi zuen Espainiako Gobernuak Lan erreforma berria, lortu du baina boto bakarreko aldeaz eta akats baten ondorio. Gainera, Nafarroan PSN eta UPNren garai bateko sintonia giroa zantzuak berpiztu dira. 

Sergio Sayas artxiboko irudi batean (FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


24 ordu katramilatsu izan dira asteazken iluntzean Javier Esparzak Espainiako Lan erreformari UPNren babesa iragarri eta Kongresuan bozketa gauzatu den bitartean. Tartean PSNrekin lortutako azken orduko akordioa eta UPNk Madrilen dituen bi diputatuen alderdi diziplinaren aurkako botoa.

PSOEk eta Unidas Podemosek ez dute nahikoa babes lortu patronalarekin adostu zuten erreforma onartzeko, baina PPko diputatu baten akatsak aurrera egitea ahalbidetu du.