IRRATIA

Kras Kolektiboa; gazte sortzaileentzat espazioa

Kras Kolektiboa (Kras Kolektiboa)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Antzerkia egiteko gogoz elkartu ziren hainbat lagun Donostiako Kontadores sorkuntza zentroan duela ia urtebete. Proiektuari forma ematen hasi ziren, poliki-poliki lagun berriak gehitu ziren eta Kras Kolektiboa sortu zuten. ‘Kras’, «arrautzetik ateratzen den horren modura» izendatu zuten beraien taldea.

‘Animaliak’ izan da beraien lehen obra, William Goldingen ‘Lord of the Flies’ eleberriaren adaptazio libre bat egin dute. Gaur egun bizi dugun egoera politikoarekin identifika dezakegu, «obra oso politikoa» dela azaldu digu Krask Kolektiboko partaide den Nerea Telleria Garciak.

Kolektibo izaera mantendu nahi du Kras taldeak, hori baita bere helburua, diziplina desberdinetako sortzaileak elkartu eta proiektu berriak sortzea. «Artistek elkar eragin hori behar dugu eta batzuetan espazioak falta dira hori lortzeko»; sareak sortu eta sendotzea beharrezkoa da, batez ere gazteen artean. Beste artistengandik ikasteak asko aberasten du sorkuntza prozesua, eta horretan egiten dute lan Kras Kolektiboko partaideek.

Sorkuntzaren, artista gazteen eta euren arteko harremanen, ‘Animaliak’ ikuskizunaren eta askoz gehiagoren inguruan hitz egin dugu gaur Nerearekin Bigarren Kafean.