IRRATIA

Idazteko ere ez da leku ona espetxea

Kartzela zapaldu ez duenak pentsa dezake lan intelektualerako leku egokia dela: lanik ez, denbora, distrakziorik ez... Zapaldu ez duenak... Ekaitz Sirventek euskarara ekarri berri du Gramsciren 'Quaderni del carcere' lana. Prozesua ezagutu dugu bidaide izan duen Joana Garmendia filosofoaren eskutik.

. (Amma.org)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Ekaitz Sirvent preso zarauztarrak Antonio Gramsciren 'Quaderni del carcere' euskarara itzuli du, Mont de Marsaneko kartzelan: 'Kartzelako gutunak' (2022, Katakrak) euskarara ekarritako Gramsciren lehen lana da. Gramsci italiar politikari eta pentsalari marxista izan zen; besteak beste, Italiako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat. Italiako parlamentuan diputatu, faxismoaren gorakada eragozten saiatu zen. Mussoliniren poliziak 1926an atxilotua, hamar urte pasatxo eman zituen kartzelan. Bere heriotzaren nondik norakoak ez zaizkigu arrotzak Euskal Herrian. Izan ere, aske laga eta hiru egunetara hil zen Gramsci.

Ezaguna da oso bere 'Kartzelako gutunak' liburua, gatibu zela idatzitako 218 gutunekin osatutakoa, bera hil eta hamar urtera argitaratua. Itzulpen honen nondik norakoez zerbait gehiago jakin nahian, prozesu osoan Sirventi laguntzen aritu den Joana Garmendia filosofian doktore, ikertzaile eta irakaslearekin egon gara.

'Bi arnas' dokumentala ere hizpide izan dugu saioan. Iratxe Sorzabal preso irundarrak  jasandako torturak oinarri hartuta, Iratxe eta bere ama Maria Nieves Diaz dira protagonistak. Egunotan diru bilketa kanpaina ari dira egiten itsulapikoa.eus atarian, proiektua gauzatu ahal izateko. Imanol Arzuaga Kima egileak proiektuaren nondik norakoak kontatu dizkigu.

Hauez gain, Euxebio Lasarte bertsolari oriotarrak botatako hiru bertso entzun ahalko dira eta presoentzako agur mezurik ere ez da faltako.