IRRATIA

Gramofonoaren 2. denboraldia abiatu da

Bueltan da Gramofonoa. Larunbatero 9.30etik aurrera entzun ahalko da zuzenean Estitxu Pinatxok gidatutako saioa. 2. denboraldia berrikuntzekin dator, efemerideek tartea izango baitute. 

Harry Nilsson (Gramofonoa)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Aurpegia berrituta dator Gramofonoaren 2. denboraldia. Asteburuko gosari lasaiak musikaz laguntzeko gogoz dator Estitxu Pinatxok gidatutako saioa (larunbatetan 9.30ean). 

Atzera begirako lanei ahotsa ematen jarraituko du eta hala hasi da lehen emanaldia, 'Captain Beefherat and his magic band' elkartu zireneko lan bat abiapuntuan. 

Gainera, denboraldi berri honetan efemerideek ere tartea izango dute.