Zergatik ez da jasagarria AHT
Este navegador no soporta el elemento audio.
Abiadura Handiko Trenak Espainiako garraio trantsizio ekologikoari egiten dion ekarpena ikertu du Andoni Kortazarrek bere doktoretza tesian, eta ikerketa lagun izan ditu David Ollo eta Gorka Bueno. Ikerketa proiektuaren helburu nagusia AHTk klima aldaketa arintzeko duen ahalmena aztertzea izan da, eta egiaztatzea ea lortzen ote dituen Europako Batasunak 2050erako ezarritako ingurumen helburuak.
Beti esan ohi da, trena elektrikoa denez, garraio jasangarrien artean onena dela, baina baieztapen hori, trenaren operazio faseari dago lotuta, ez da kontuan hartzen eraikuntza eta mantentze zamak eta «zama horiek konpentsatzea oso zaila» dela dio Andoni Kortazarrek.Ingurumen-balantzearen arabera, garraio-eskaria da eragin handieneko aldagaia. «Espainiako AHTk 4,7 milioi euro ditu guztira urtean (edo bidaiari baliokideak); beste herrialde batzuetan baino askoz dentsitate txikiagoa du (Estatu frantsesak 25 milioi ditu; Alemaniak, 11 milioi; Txinak, 18 milioi; Taiwanek, 30 milioi; eta Japoniak, 99 milioi)», zehaztu dute.