IRRATIA

Mikel Azpiroz: «Hizkuntza propio txikia azaleratu nahi izan dut»

Este navegador no soporta el elemento audio.


Mikel Azpiroz piano jotzaile eta musikariak 'Islak' izeneko diskoa argitaratu du. Bakarkako hirugarren lana da donostiarrarentzat, baina ondo inguratu da diskoa osatzeko, Karlos Aranzegi (bateria) eta Fernando Neira (kontrabaxua) lagun dituela.

Aski ezaguna da Azpiroz euskal musikagintzan. Izan Elkano Browning Cream-eko kide gisa, Travellin Brothersekin, Jabier Muguruzarekin, Elena Setienekin... 'Gaua' eta 'Zuri' diskoen ostean, 'Islak' iritsi da gure belarri eta bihotzen gozotasunerako. Lan intimoa, instrospektiboa eta gozagarria da. «Musika sortzen dudanean, bizi dugun erritmo azkar eta ero hori gelditzea izaten dut helburu» aitortu digu.

Noten artean espazioa definitzea zaila izaten da musikari askorentzat, baina Mikel Azpirozek lortu du hori bere ibilbidean; «Erreferenteak egiten dutena ikasi dut, eta orain nire elementuekin hizkuntza propio txikia azaleratu nahi izan dut». 

Zuzenekoetan bezala, hiruko formatuan etorri da saiora: Karlos Aranzegirekin eta Fernando Neirarekin batera. Piano doinu sosegatuan murgildu gara gaur Bigarren Kafeko kontzertu akustikoetan.