IRRATIA

Juan Inazio Hartsuaga: «Sentipena daukat iruzur erraldoi ulertezin baten erdian nagoela»

Juan Inazio Hartsuaga Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarrean.

Este navegador no soporta el elemento audio.


Aurreko ostiralean Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra antolatu zuten UEU, Ekonomisten Eukal Elkargoa eta UPV/EHU elkarlanean. Gaia “Hidrogenotik BIOekonomiara (Htik BIOra)” izan zen. Bertan izan zen Juan Inazio Hartsuaga Uranga.

«Ekonomian oharkabean pasatzen diren hainbat kontzeptu mitologiatik datoz» esan digu. Tartean, mugagabetasuna. Izan ere, «indoeuroparren mundua mugagabea da eta jentilena mugatua».

Balioa eskaintza eta eskaria gurutzatzen den puntua dela diote adituek, baina «sentipena daukat iruzur erraldoi ulertezin baten erdian nagoela, biktima gisa» aitortu digu Hartsuagak. Horregatik, balioaren teori berri bat aldarrikatzeko beharra ikusten du. 

 Ekonomia modu zientifikoan tratatzeaz, joera teorikoez eta balioaren trasferentziaz aritu gara Bigarren Kafean Juan Inazio Hartsuaga.