IRRATIA

Kepa Ordoki omenduko dute igandean Hendaiako hilerrian

Bere izena daraman Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak ekitaldia antolatu du azaroaren 28rako. Gernika Bataloiko komandantea izan zena gogoratuko dute.   

Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen defentsan jardun zen Kepa Ordoki. (Argazkia: @KepaOrdokiMHB)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Gerra Zibila garaian Gernika bataloiko komandantea izan zen Kepa Ordoki irundarra. Duela 28 urte hil zen, eta Hendaian dago ehortzia «borrokalari nekaezina». Makina bat batailetan aritua, II.Mundu Gerran ere utzi zuen bere arrastoa, eta gerora euskal iheslari askoren aterpe ere izan zen Ipar Euskal Herrian. 

Kepa Ordoki Bidasoako Memoria Historiakoaren elkarteko kide den Karlos Santiagok gehiago azaldu digu nor zen militantea hau.