IRRATIA

Kera Deia | Parafünk

Parafünk

Este navegador no soporta el elemento audio.


Asteburuari, gozotasun puntu bat gehitu diogu larunbatarekin batera 'Kera Deia' saioari esker. Etxean geratzea erabaki dugu oraingo honetan, eta beti bezain gustura entzun ditugu 'Parafünk' talde donostiarraren kantutzar handiak. Hip-hop, soul, funk, pop, dub, jazz eta musika elektronikoa jorratu dituzte beraien ibilbidean zehar, haizemaile zabala dutela esan genezake beraz. Lau urte besterik ez zuen iraun Javi Pezek, Mikel Abregok, Alberto Boschek eta Mikel Azpirozek osatzen zuten taldeak, eta bost disko ezagutarazi zituzten.