IRRATIA

Nola eragiten du gure izaera eta ongizatean inguruneak?

Olaia Larruskain (UEU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Baimenduko didazue spoiler txiki bat egitea. Gaur, Gelditu Makinak saioan, gauden lekuan gaudela eta zaudeten lekuan zaudeleta, adi, mapa kognitibo bat egingo dugu!

Izan ere, ze harreman dugu ingurunearekin? nola irudikatzen dugu? Ze eragin ditu gugan eta gure identitatean? Psikologia arlotik ikertutako kontua da eta gaia aztertzera dator Olaia Larruskain Ingurune psikologiako irakaslea.

Mapa kognitibo horretan kostaldea agertzen al da? Hemendik 5, 10, 20 edo 50 urtera berdin marraztuko al zenukete? ez diogu eukalipto landaketa kopuruagatik, itsas mailagatik baizik! Fermin Alvarez geologoak itsas mailaren bilakaera du ikergai eta oinak busti ditzan gonbidatu dugu.