Tubacex: ... eta azkenean kaleratzerik gabeko akordioa eskutan
Otsailean ekin zioten Tubacexeko langileek greba mugagabeari, Amurrioko lantegian inor ez zegoela sobran zuten aldarri. Zazpi hilabete pasatxoko mobilizazioaren ostean, enpresak kaleratzeak egiteari uko egin behar izan dio.
Este navegador no soporta el elemento audio.
NAIZ Irratia
Langileen azken hitza falta zaio, baina atzo Tubacexeko Langile Komiteak azken proposamenari oniritzia emanda konponbidean dirudi Aiaraldeako lantegiko lan gatazkak.
Zazpi hilabete luzeko borroka izan da, euren lanpostuen defentsan. Greba mugagabe honen atzera begirako errepaso zabala egin dugu.