IRRATIA

Koldo Zarate (EHE): «Inboluziora daramate euskara eta Errepublika propioa behar dugu»

Euskal Herrian Euskarazek uste du gaur egungo marko juridiko eta politikoak eman duela eman beharrekoa eta euskararen «inboluzioa» ez gertatzeko «euskararen errepublika independientea» sortu behar dela. Hala, abenduaren 6an Durangoko mobilizazioan parte hartzeko deia egin du Koldo Zaratek.

EHEk 2018an Iruñean egindako mobilizazioa. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Euskal Herrian Euskarazek uste du gaur egungo hizkuntza politikak eta marko juridikoak «eman duela eman beharrekoa» eta inertzia ezberdinarekin jarraituta «inboluziora» doala euskara. Euskararen mugimendutik proposamenak egiteko garaia dela diote eta euskaraz bizitzeko «modu bakarra eta tresnarik egokiena euskaraen errepublika sortzea da, jauzi bat ematea», esan du Koldo Zaratek.

Marko hori Euskal Herri osorako litzateke, euskarak zer behar duen egiazki erabakitzeko. Zaratek deitoratu du frantsesaren eta espainiarraren «supremazismoarekin euskara hirugarren mailako hizkuntza dela eta euskaldunok ezin dugula erabaki zer behar duen gure hizkuntzak». Asko aurreratu dela aitortu arren, erabakiak hartzeko garaian «kristalezko zapaiarekin eta Damoklesen ezpatarekin» topo egiten du euskarak.

Adibideak jarri ditu: «udaletako legea auzitegietatik erasotu da, justiziatik egingo dituzte hizkuntza politikak. Ipar Euskal Herrian murgiltze ereduarekin egon den tirabira. Admnistrazio publikoan aurrerapenak egin arren ez dago normaltasunez bizitzerik. Udal batek erabaki aurrerakoiak hartzen baditu euskararen alorrean beti politiko edo epaitegi bat dator mugak jartzera. Nahikoa dela uste dugu eta euskalgintzatik borroka egin behar dugu».

«Egia da asko aurreratu dela», gehitu du, baina munduan aldaketa handiak izan dira eta aldaketa horretara egokitzeko herri bezala «berandu goaz». Marko berriak behar dira horretarako. Esaterako, EAEko Euskara Legeak hurrengo urtean 40 urte egingo ditu.

Abenduaren 6ko manifestazioan euskaltzaleak parte hartzera deitu ditu. Euskara eta Euskal Herria aintzat dituten eragile guztiei eskatu die herria egin eta «Euskal Errepublika sortzeko urratsak ematera».