IRRATIA

«Justizia sozialaren oinarrietako bat da ofiziozko abokatua»

Doako justizia eta ofiziozko txandaren eguna ospatzen dute abokatuek. Bizkaiko abokatuen kolegioko gobernuko juntakidearengana, Yayone Altunarengana jo dugu. Baliabide eskasia dutenei kalitatezko asistentzia eskaintzen dietela ziurtatu du.

Justizia

Este navegador no soporta el elemento audio.


Doako justizia eta ofiziozko txandaren eguna ospatzen dute abokatuek.

Yayone Altuna Bizkaiko abokatuen kolegioko gobernuko juntakideak argitu duenez, Konstituzioko 119.artikuluan eskubide bezala jasotzen da.

Bi ataletan banatzen da euren jarduera: alde batetik, ofiziozko txanda. Esaterako, banandu nahi badu norbaitek eta baliabideerik ez badu eskatu dezake ofiziozko abokatua; bestetik, guardia egiterakoan, atxilotuari asistentzia ematen diete.

Bizkaian 1336 abokatu aritzen dira ofizioz eta borondatez daude txanda horretan. «Kalitate handiko zerbitzua da, baldintza zorrotzak bete behar ditugu zerrenda horretan egoteko».

Urte batzuetan eskaera igo egin zen, baina 2020an pandemiagatik jeitsi egin ziren eskariak. Iaz ia Bizkaian 11 mila ofiziozko txanda jarduera izan ziren; atxilotuei asistentzia 9 mila inguru ; eta, genero indarkeriaren kasuan 2 mila jarduera.