IRRATIA

Bigarren itzulian, boto berrien bila

Abstentziotik ala beste hautagaitzetatik? Nondik etor daitezke igandeko Departamenduko hauteskundeetako bigarren itzuliko boto berriak? EH Baik aurrera egiteko ezinbestekoak ditu. 

(Guillaume Fauveau)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Emaitza ikusgarriak lortu zituen EH Baik Departamendu hauteskundeetako lehen itzulian, baina Paueko asanblean sartu nahi badu beste bultzada bat beharko du eta lehian den kantonamendu ia denetan zentro-eskuinaren aliantza izango du parez pare. Hendaia da salbuespena, ezkerreko hautagaitza bat izango baitu parez pare. 

Igandeko bigarren itzulirako gakoak aztertu ditugu Maite Ubiria lankidearekin eta Hendaia, Donibane Lohizune eta Uztaritzeko kantonamenduetako hautagaiekin.