IRRATIA

Kera Deia | The Midnight

The Midnight

Este navegador no soporta el elemento audio.


Asteko bigarren saioa ez da gutxigo izan, Naiz irratiaren uhinetan onena entzuteko aukeran izan baikara beste igande batez ere 'Kera Deia' saioari esker. Gaurkoan, hegazkina hartu eta Kalifronia aldera egin nahi izan dugu bidaia, Lon Angeles hiri handira hain zuzen ere. 2012.urtean ekin zion 'The Midnight' bikoak bere ibilbide musikalari eta gaur egun lan bikainak kaleratzen jarraitzen dute. Jamison Tyler Lyle katautorea eta Tim Daniel McEwan konpositore zein abeslariak osatzen dute banda ezagun hau.

Aukera zabala eskaintzen duten diskografia utzi digute esku-artean, estudio albumak, kolaborazioak, remix bertsioak zein beste hainbat motatakoak. 2014.urtean iritsi zen beraien lehen EPa 'Days of Thunder' izenarekine ta honek izan zuen arrakasta ikusita, lanean jarraitu zuten 2016an 'Endless Summer' izena izango zuen lehen estudio albuma kaleratu ahal izateko. Gauzak horrela, errepaso txukun eman diogu oraingoan ere beste biko ezagun handi bati, 'Kera Deia'n onena topatzeko gai izan garelarik.