Leire Palacios komunikatzailearen kantu kuttunak
Este navegador no soporta el elemento audio.
Bigarren Kafea
Leire Palacios komunikatzaile eta kulturgilea proiektu askotan dabil buru-belarri, baina onartu du gure erronka. Bigarren Kafearen 'Doinuetatik Haratago podcast-era gonbidatu dugu bere abesti kuttunenen zerrenda egin dezan.
Musikarekiko zaletasuna aspalditik datorkio, «mundua deskubritzeko modua izan da musika niretzako», esan digu bilbotarrak. Bizitzako hainbat etapetan zehar garrantzitsuak diren abestiak ekarri ditu gurera, «erroetara» bidaia eginda.
Hauek aukeratu ditu: 'Chup chup' (American Blonde), 'Hazi Eskukada I' (Lisabö), 'Plumita' (Silvia Pérez Cruz) eta 'Aarean Bez' (Belako).