IRRATIA

Momentua da neurriak lausotzen hasteko?

Egoera epidemiologikoari «baikortasunez» begiratzeko motiboak ditugu, baina aintzat hartuz «birusa zirkulazioan dagoela» oraindik ere. Geroz eta ozenago entzuten diren neurrien lausotzeez, tartean maskararen erabileraz, jardun gara Izortze Santin eta Koldo Garcia zientzialariekin. 

Geroz eta ozenago entzuten dira aire librean maskararen erabileraren derrigortasuna ezabatzeko aukerak. (Iñigo URIZ / FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


«Birusa oarindik ere zirkulazioan dago, ez dugu ahaztu behar». Koldo Garciak dio egoera hobera egin duela azken egunetan, baina ez dugula ahantzi behar Covid19a presente dagoela eta beharrezkoa dela, «beti, zuhurtziaren printzipioari» eustea. Zentzu horretan, ahoz aho dabilen maskararen erabilera espazio publikoetan indargabetzearen inguruan «bere zalantzak» dituela aitortzen du. Aldiz, Izortze Santinek ez luke begi txarrez ikusiko neurria. 

Nabarmendu dute nabari dela txertaketa prozesuak martxa hartu duela, eguneroko zenbakietan nabari da hori, baina kezka azaldu du Santinek aldaera indiarra delakoarekin; izan ere, aldaera honek kutsagarritasun ebidentzia handiagoak erakutsi ditu, eta kontuan hartuz 60-69 adin tartekoak txerto bakarren dosia jasota dutela oraindik -AstraZenekaren aferari lotuta, ez atzera ez aurrera dira adin tarte horretan- babestu beharreko adin tartea dela azpimarratu du «zaurgarritasunagatik».