IRRATIA

Jon Pagola kazetariaren kantu kuttunak

Jon Pagola.

Este navegador no soporta el elemento audio.


Jon Pagola kazetari donostiarrak erlazio estua du musikarekin; askotan idatzi du musikaz bere ibilbide profesionalean eta «musika nire bizitzaren zentroa» dela aitortu digu. Bere abesti gustukoenen zerrenda egiteko eskatu genionean, argi eduki zuen, «segituan egin nuen zerrenda». Aldarrikapen bat egin nahi izan du, «nostalgiara jo ohi dugu, baina gaur egungo pop eta rock musika aldarrikatu nahi izan ditut».