IRRATIA

Bea Sever: «Gurasoak bidelagunak izan behar gara; gure iparrorratza euren zoriontasuna da»

Bea Sever. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Naizen elkarteko bozeramailea den Bea Sever Bigarren Kafera gonbidatu dugu.

Naizen adingabe transexualen familia elkartea da, gurasoen arteko babes sarea osatzeko jaio zena. Baina Severrek azaldu digunez, «gure helburua egunen batean elkartea desagertzea izango litzateke».

Elkartetik aholkularitza, baliabideak eta laguntza eskaintzen dituzte, izan ere, «neska bat ikusten zenuen tokian mutil bat dagoela ikustea asko kostatzen zaie familia askori». Horregatik, begirada aldatzea izaten da zailena. 

Bihar, Maiatzaren 18an, bozkatuko da Trans legea Espaniako Diputatuen Kongresuan.