IRRATIA

Kera Deia | Leño

Leño

Este navegador no soporta el elemento audio.


Larunbatekoaren ondotik, igandeko saioa etorri zaigu 'Kera Deia'n eta honetarako, Madril aldera egin dugu buelta bat Leño taldeak kaleratutako kantuen erritmora mugitu ahal izateko gure gerri ingurua. Ez zuten ibilbide oso luzea izan, 1978 ekin baitzioten 'Leño' izenpean lanak kaleratzeari eta 1983.urtean agur esan zuten. Hard rock, Blues Rock eta Rock & Roll bezalako estiloko lanak eman izan dizkigute ezagutzera.

Rosendo Mercado, Ramiro Penas, Chiqui Mariscal eta Tony Urbano artistek osatzen zuten. 5 urteetan kantu zerrenda biribila osatzeko gai izan ziren, egun osorako gure buruaren barruan ondo sartuta geratzeko kantu bat baino gehiago zituztelako. Igande honetarako beraz, ez da aukera txarra izan beraien ibilbideari errepaso txiki bat emanez, beraien lanak entzutea.