IRRATIA

Neke pandemikoaren erdian, egoerari neurria hartuz

Nekea sumatzen dute Informazioaren Harian egoera epidemiologikoa aztertuz aritzen diren Izortze Santin eta Koldo Garcia zientzialariek. Erietxeetako egoerari begira jarri gara Osakidetzak premiazkoak ez diren ebakuntzak atzeratzea iragarri berritan. Lehen Arretaren egoerari ere bistadizoa eman diogu

Datozen bi asteetan gutxienez ez da premiazkoa ez den beste ebakuntzarik egingo Osakidetzako osasun sarean.

Este navegador no soporta el elemento audio.


«Neke pandemikoa» deitu zaio Covid-ari aurre egiteko neurriekiko nekeari; Izortze Santin eta Koldo Garcia zientzialariak ere horrela daudela aitortu dute, «nekatuta» arduradun politikoek duten jarrera eta ekintza ezarekin. «Zientzialariek eta osasun arloko profesionalek, eta oro har herritarrek ere ikusten badute, egoera larria dela eta beharrezkoak direla neurri gehiago, zergatik arduradunek ez dute ikusten?»,  dio Garciak.  

Txertaketa nahi baino geldoago doala egiaztatuta, txertoek aldaera berriengan duten eragina aztertu dute gurean, eta haurrengan egiten ari diren probaldien galdera eta gako nagusiak laburbildu dituzte. 

Lehen Arreta

Osakidetzak premiazkoak ez diren ebakuntzak atzeratzea iragarri berritan izan dira Informazioaren Harian bi zientzialariak. Egoera larria da ospitaleetan, eta egoera ez da samurragoa Lehen Arretako zerbitzuan. Aitor Montes Aramaioko familia medikuak esan du gurean «atzeratuko arreta, ukaturiko arreta» dela.