Patxi Gaztelumendi:«Euskal literaturgintzaren baitan ekositema sano bat sortu du 'Armiarmak'»
'Armiarma' euskal literaturaren sareak 20 urte bete ditu. Proiektuaren sustatzaile den Susa argitaletxeko Patxi Gaztelumendi izan da kultur tartean, orain arte egindakoez eta egingo direnez solasean.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Badira 20 urte Zarautzen Susa argitaletxearen baitatik literatur aldizkari baten aleak digitalizatzeari ekin zitzaiola. Bi hamarkada beranduago, 'Armiarma' euskal literaturaren sareak hazi eta hazi jarraitzen du, eta euskal literaturgintzako erreferente da, sortzaile ikertzaile zein irakurleentzat.
Susa argitaletxeko Patxi Gaztelumedi izan da NAIZ Irratiko kultur tartean proiektuaren 20. urteurrena dela eta. Gaztelumendik azpimarratu duenez, eduki aldetik izugarrizkoa da egin den lana, egun, 13 atal ditu webguneak, hauetariko batzuk etengabeko hazkundean daudenak.
Aldizkarien digitalizaziotik abiatuta, lan egiteko lan sistema bat asmatu da, metodo horrek proiektu berriak sortzeko gogoa ekarri du, eta horrek atal berriak sortu eta elikatzen joatea bideratu du. 'Literaturaren Zubitegia', 'Klasikoen Gordailua' edo 'Kritiken hemeroteka' tarteko. Baina edukietatik haruntzago, Armiarmak giro bat sortzen lagundu du Gaztelumendiren hitzetan: «Euskal literaturgintzaren baitan ekosistema sano bat sortzea bideratu du proiektuak».
20 urte beteta, datozen hamarkadetarako erronkak ere buruan dituzte dagoeneko sustatzaileek; esate batera, gordailu bikain hau, erabiltzaileentzat erabilgarriagoa eta erabilerrazagoa izatea, mugikorretara egokiago moldatuz esate batera.