IRRATIA

Gramofonoa | Sexua

Gramofonoa | Sexua

Este navegador no soporta el elemento audio.


Aurreko saioetan aipatu izan dugun moduan zentsura musikala, eztabaidetako gai nagusienetako bat izan da urteetan zehar mundu osoan zehar. Zenbait herrialde, telebista kate, irrati edota diskoetxe ere kritikatu izan dituzte noiz edo noiz, programazioaren zati bat zentsuratu izanagatik, herritarrak edo entzuleak babesteko premisarekin. Beste zenbait bide musikal ere zentsuratuak izan dira, gaueko ordutegira ere mugitu izan dituzte edo erabat debekatu ere bai hainbat eduki eztabaidagarrien ondorioz.

Urteetan zehar zenbait kantu aldatuak izan dira, betatu ere egin dituzte edo beste horrenbestetan ezabatu ere bai. Diskoen azalak berriz, birdiseinatu, suntsitu edo estali egin dira. Ez dago horren urrun historian atzera egiten badugu, halakoak topatuko ditugun hamarkada eta ez dago zentsuratik ere libratu den musika generorik, guztietan izan baita eduki sexualengatik kontserbadore bat baino gehiago eskandalizatu dituzten testuak. Aste honetako 'Gramofonoa' saioan, aztergai izan ditugu horietako batzuk.