IRRATIA

Esti eta Mikel Markez: «Itxialdia amaitu zenerako argi genuen elkarrekin diskoa egingo genuela»

Este navegador no soporta el elemento audio.


Euskal Herrian baditugu abeslari eta musikari saga ugari, oholtza konpartitu eta elkarrekin abestu duten senideak. Baina, ziurrenik ez da hain ohikoa musikari horiek elkarrekin disko bat ondu, eta bien izenean argitaratzea. Esti eta Mikel Markezek iaz argitaratu zuten 'Azal Berritzen' lan luzea. 10 abesti ditu lan honek, horietako erdiak Estik sortuak, eta beste erdia aitak.

Aski ezaguna da Mikel Markez gurean. Ibilbide oparoa osatu du Errenteriako kantautore honek. 'Oroitzapenak Oparitu' zizkigun 90eko hamarkadan, eta horretan dihardu 30 urteren ostean. 

Eta nolako enborra, halako ezpala. Musikaren harrak ere kosk egin dio Esti Markezi. Txikitatik entzungo zituen aitaren abestiak, ikusiko zuen nola sortzen zituen doinuak, eta seguraski etxeko intimitatean behin baino gehiagotan kantatu dute elkarrekin. Etxeko jolasa oholtzara eramatea izan zen lehen urratsa, Mikelen kontzertuetan kantatuta. 'Azal Berritzen' izan da hurrengo pausoa. 

Disko hori aurkeztera etorri dira Bigarren Kafearen estudiora.