Iñaki Ziarrusta: «Euskaraz eta Euskal Herrian egin nahi dut antzerkia, eta hori arazo bat da»
Este navegador no soporta el elemento audio.
Aktore, ekoizle, eszenagile eta Atx Teatroko sortzaile eta kidea da Iñaki Ziarrusta. Txikitatik aritu da antzerkian. Ondo pasatzea, beti izan da antzerkiari eta bizitzari eskatu dion zerbait.
1994an Bilboko Gaitzerdi Teatro konpainian sartu zen, eta bertan 17 urtez jardun zen formakuntza autodidakta eta mota guztietako ikuskizunak egiten; euskaraz, espainolez, testu gabekoak, eta edozein txokotan: kalean, antzokietan, bide bazterretan, iturri askoren barruan, tabernetan, gaztetxetan, frontoietan...
2010ean Atx Teatroa sortzea erabaki zuen, distopia eta antiestetika lantzen dituen taldea, Euskal Herriko tradizio eta antropologian ikertzea ere helburu dutelarik. Areto nahiz kale ikuskizunak sortu dituzte orain arte: 'Kaskarot', '7ak bat gaiztoetan gaiztoenak' edo Tomiris', adibidez.
Bere ibilbidea, euskal antzerkigintzaren egoera eta umorea izan ditugu hizpide Iñakirekin Bigarren Kafean.