IRRATIA

Maria Eraunzetamurgil: «Dugun guztia emango dugu Valentziari irabazteko»

IDK Gipuzkoak eta Lointek Gernikak bihar ekingo diote Kopari. Gipuzkoarrak Valentziaren aurka neurtuko dituzte indarrak, eta bizkaitarrek Teneriferen aurka jokatuko dute. NAIZ Irratian izan dugu Maria Eraunzetamurgil IDK Gipuzkoako jokalaria eta duten guztia emango dutela nabarmendu du.

IDK Gipuzkoa Valentziara irten baino lehen. (Gorka RUBIO / FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Bihar ekingo diote 2021eko Kopari IDK Gipuzkoak eta Lointek Gernikak. Gipuzkoarrek Valentziaren aurka jokatuko dute eta bizkaitarrek, berriz, Teneriferen aurka. Ez dira neurketa errazak izango gure bi euskal taldeentzat, ez baitaude momenturik onenean. NAIZ Irratian izan da Maria Eraunzetamurgil IDK Gipuzkoako jokalaria, «partida gogorra» aurreikusten dutela ziurtatu du, baina dena emango dutela.

Eraunzetamurgilek azaldu du sentsazio onak berreskuratzen saiatuko direla, izan ere Azu Muguruzaren taldea bolada txarrean da azkenaldian. «Aurkari oso zaila, talde gogorra izango dugu aurrean, baina borrokatzera joango gara», gaineratu du. Honetaz gain, «esperientzia polita» dela ere nabarmendu nahi izan du eta «disfrutatzea» garrantzitsua izango dela. «Irabazten badugu are hobeto», gehitu du. Valentziari irabazteko defentsa ezberdinak lantzen ari direla azaldu du IDK Gipuzkoako jokalariak eta hor egongo dela partida irabazteko gakoa. 

Euskal derbirako aukera finalerdietan

Bestetik, bai IDK Gipuzkoak, bai Lointek Gernikak irabaziko balute euskal derbia izango genuke finalerdietan, baina honen inguruan galdetuta, Eraunzetamurgilek dio ehuneko ehunean biharko norgehiagokan dutela burua. «Gero gerokoak», gaineratu du.