IRRATIA

Kera Deia | Otis Redding (II)

Otis Redding

Este navegador no soporta el elemento audio.


Larunbateko saioaren harira, igandea ere ez da batere makal etorri Naiz Irratira eta Otis Redding artista gehiago ezagutzen jarraitu dugu. Aurreko saioan hirugarren diskora arteko ibilbidea burutzeko aukera izan genuen eta azken honetan hortik aurrerakoei ere begiratu nahi izan diegu.

'Soul' estiloak diskografia zabala utzi du artista handi honengan eta ez dugu laugarren diskoak utzitako kantuak entzun gabe geratu nahi izan. 'The Soul Álbum' izenez kaleratu zuen 1966.urtean eta txundituta geratu gara beste behin ahotsa nahi bezala erabiltzeko zuen trebeziarekin.