IRRATIA

Este navegador no soporta el elemento video.

Eneritz Furyak: «Aurreko diskoa basatiagoa zen, 'Emadan' neurtuagoa da eta geruza gehiago ditu»

Este navegador no soporta el elemento audio.


Labetik atera berri, 'Emadan' diskoa aurkeztera etorri da Bigarren Kafeko estudiora Eneritz Furyak. Kasernarat taldean ezagutu genuen lehenbizi, 2017an 'Eneritz Furyak' izenarekin bakarkako lehen lana argitaratu zuen, eta urtebete geroago, 2018ko urrian, 'Zaldi zuria / Maskara'. 

Bi urte itxaron behar izan dugu Emadan esku artean izateko, baina itxaronaldiak merezi izan du. Aurreko bi diskoetako sotiltasunetik aldenduta, post-folkerako urratsak eman ditu Eneritzek. Diskoaren nondik norakoak kontatu dizkigu eta hiru abesti kantatu dizkigu Bigarren Kafean.