Porrotx: «Txipli, txapla, pun, pailazoak txapeldun, irabazi dugu!»
Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebatzi du Enrique Maya buru duen Iruñeako udal gobernuak 2019an Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun bat bertan behera uztea ilegala izan zela. Porrotxen eta Joxe Mari Agirretxeren balorazioak bildu ditugu.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Amaia Zurutuza
Joxe Mari Agirretxeren esanetan argi gelditu da Iruñeako udal gobernuak «diskriminazio ideologiko eta politikoa» aplikatu zuela Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 2019ko azaroan eskeintzekoa zuten ikuskizuna bertan behera utzi zuenean. Ordea, «Auzitegiak merke jarri dio Navarra Sumari zentsura aplikatzea, 250 euro», gaineratu du.