Kera Deia | Synthwave (I)
Este navegador no soporta el elemento audio.
Etxahun Arregi
'Kera Deia' saioaren 73. saio honetan ere musikaren inguruan hitz egiteko gerturatu gara, baina gaurko zein biharkorako 'Rock' estiloa alde batera uztea erabaki dugu eta 'Synthwave' doinuei eskaini diegu tartea. Larunbatari dagokion honetan 'Synthwavearen erregina' entzuteko aukeran izan gara, Berlingo NINAren inguruan aritu baikara.
Ahotsa du instrumentu nagusi 37 urteko abeslari eta konpositoreak. Alemaniarra dugu beraz abeslari eta konpositore handi hau eta esan beharrean gaude ere 80ko hamarkadako musika elektronikoan oinarritzen direla bere kantu nagusienak. 2011n ekin zion bere ibilbideari eta ordutik ez dizkigu nolanahiko doinuak utzi entzungai.