IRRATIA

Reggae Fever x 46

'Galtza Gorriak' taldearen 'Garunaren Itzalean' diskoaren azala

Este navegador no soporta el elemento audio.


Aste honetako Reggae Fever saioari dagokionez, geldialdi dotorea egiteko aukera paregabeaz baliatu gara Tafallan 'Galtzagorriak' taldeari esker. Beraien lan berriaren zain geunden eta itxaronaldia luzea egin bazaigu ere merezi izan duela esan beharrean gaude, kantu zoragarriek osatzen baitute ezagutaraz nahi izan duten diskoa.

'Garunaren Itzalean' izena jartzea izan da hartu duten erabakia. Hori ez da izan ordea gure asteko saioan sartu nahi izan dugun eduki bakarra ordea, nobedadeak ezagutzen ere jarraitu baitugu. El Paso Recordsen argitalpen berria entzun gabe ezin agurtu, 'Jesse Lee Jackson & Orquesta Zion'. Aurretik kontatutako guzti hau gutxi iruditzen baldin bazaizu, saio amaieran atal berria estreinatu dugula ere esan nahi dizugu. Entzun gehiago ezagutzeko!