IRRATIA

Gaizka Izagirre zine adituaren kantu kuttunak

Gaizka Izagirre, Naiz Irratian.

Este navegador no soporta el elemento audio.


Telesailak, dokumentalak, filmak... horiei buruz asko daki Gaizka Izagirrek. Ziurrenik, bere telesail gustukoenei buruz galdetuz gero, azkar osatuko liguke zerrenda. Baina, zer motatako musika gustatzen zaio? Bere bost abesti kuttunenak aukeratzeko eskatu diogu Bigarren Kafearen 'Doinuetatik Haratago' podcast-ean. 

Hauek aukeratu ditu: 'Hero' (Family of the Year), 'Toxicity' (System of a Down), 'Denak du Balio' (Berri Txarrak feat. Tim McIlrath), 'Otherside' (Red Hot Chilli Peppers) eta 'Millencolin' (Olympic).