Lur Albizu: «Ezer ezkutatzeko ez duenaren lasaitasunarekin deklaratuko dugu»
Urriaren 12an espainiar inperialismoa salatzeko egindako ekintzaren harira, 12 lagun ziren deklaratzekoak astearte honetan Audientzia Nazionalean. Denboralearen ondorioz saioa atzeratu den arren, «hiru edo lau aste barru» epailearen aurrean izango direla aurreikusten du Lur Albizu auziperatuk.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Audientzia Nazionalak koroaren aurkako delitua izan zela dio. Ekitaldiaren antolatzaileek berriz, kritika politiko hutsa izan zela. Hainbat ekintza burutu ziren, besteak beste dantzak, baina ekintza batek ekarri du polemika guztia. Felipe VI eta Cristobal Colon irudikatzen zituzten bi panpinek bururik gabe bukatu zutenekoa. Ondorioa, koroaren aurkako delitua egotzi dietela. «Oso harrituta gaude. Baina lasai gaude, eta egun hartan egindako azaltzera joango gara. Ezer ezkutatzeko ez duenaren lasaitasunarekin deklaratuko dugu», adierazi du Albizuk Informazioaren Harian.
Auziperatuak izan diren unetik elkartasuna jaso dute 12 lagunek, zenbait alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialen aldetik. Eta ziur da Albizu deklaratzeko eguna iritsi bitarte, elkartasun hori handitu egingo dela.