IRRATIA

Haxotz | Lore Hilak

Haxot - Musika Pilula

Este navegador no soporta el elemento audio.


Haxotz talde bilbotarrak 'Lore Hilak' kaleratu berri du, haien bostgarren diskoa. Hamarkada batetik gora aritu dira eszenatokietan egurra banatzen. Urteek on egiten dietela dirudi, arlo artistikoan behintzat momentu ona pasatzen ari baitira.

Azken lan honi forma emateko, lehenik eta behin musika konposatzen asi ziren eta prozesu horretan sortutako sentsazioek markatu zuten hitzen eta kontzeptuaren norabidea. 'Lore Hilak' boskotearen lan ausartena da haien iritziz. Momentu oro sentitu    duten hori egin dute, bai musikan bai hitzetan.