Julen Goñi [Heriotza Duina]:«Pauso ikaragarria da, eutanasiaren alde 36 urte daramagu borrokan»
Eutanasia arautzeko lege organikoaren onarpenari ekiteko, Estatu espainiarreko Kongresuan bilkura berezia dute ostegun honetan. Ondoren, Senatura igorriko dute egitasmoa. Babes zabala du eutanasia arautzeko legeak, soilik PP eta VOX daude aurka.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Naiz Irratia
Heriotza Duina elkarteko Julen Goñik Naiz Irratian baloratu du 2021eko lehen hiruhilekoan onarztea espero den legea. Dio egitasmoak ez dituela euren aldarrikapen guztiak bete, muga garrantzitsuak dituela, baina 36 urtez borrokan ibili ostean, «pauso ikaragarria» dela baieztatu du.