Donna Apellaniz: «Alaitasuna eta tristezia ez dira kontrako sentimenduak»
Este navegador no soporta el elemento audio.
Bigarren Kafea
Zer da identitatea? Noiz eta nola garatzen da? Zenbat identitate mota daude? Nola jakin dezakegu nor garen? Galdera horiei erantzuna ematera etorri da Donna Apellaniz Nieto Bigarren Kafearen estudiora.Baina galderak erantzun beharrean, zalantza gehiago sortu dizkigu.
Jolas bat egin dugu bakoitzak bere burua definitzeko, eta hankazgora jarri digu gure nortasunari buruz pentsatzen genuena. Izan ere, nortasuna malgua da, erabat aldatzen ari da eta harreman-eremu desberdinetan ere desberdina izan daiteke. Azken finean hausnarketa bat egin dugu: izan aditza askatu behar dugu.