Soinu banden egileen garrantzia nabarmendu du Iker Bárbarak MusikHaria saioko ‘Zarata’ tartean
Kontu ugari izaten ditugu ‘Zarata’ tartean Iker Bárbara kazetariarekin. Izan ere, ekartzen dizkigun proposamenek musikaren esparruko hainbat ertz jorratzeko aukera ematen digute MusikHaria saioan. Aste honetan, besteak beste, soinu banden inguruan aritu gara.
Este navegador no soporta el elemento audio.
‘Akelarre’ pelikulak sei izendapen jaso ditu berriki ‘Feroz’ sarietan. Horren aitzakian Iker Bárbarak ‘Zarata’ aldizkarian garaian emandako aurrerapen kantua ekarri du gogora MusikHaria saioan egiten duen tartean. ‘Neskak sotoan’ izeneko kantua estreinatu zuten bere garaian MondoSonorok duen euskal edizioan eta soinu banden lanari aitortza egiteko aprobetxatu ditu bilbotarrak pelikulak jaso dituen izendapenak.
«Arantzazu Calleja, Maite Arroitajauregi ‘Mursego’ edota Alos Quartet daude soinu banda horren atzetik. Callejak 20 urtetik gorako ibilbidea du soinu banden munduan eta horri ere bere balioa eman behar zaiola uste dut», azpimarratu du Bárbarak.
Baina beste hiru proposamen ere luzatu dizkigu. Zein baino zen desberdinagoak eta interesgarriagoak. Azkoititik chill out estiloko musika Ramona's first evil boyfriend taldearen eskutik, Felix Buffen proiektu berria, Rüdiger, eta Gasteizko biko berezia «punk terror folk core» estiloan, Negra cucaracha terror folk. Hor egin digun aukeraketa:
– Akelarre - Neskak sotoan
– Ramona's first evil boyfriend - Being a jerk tonight
– Rüdiger - Medication
– Negra cucaracha terror folk - Tú a Chernobyl y yo a California