Unai Pelax | Burrundaria
Este navegador no soporta el elemento audio.
Jagoba Salvador
'Burrundaria' Unai Pelayo donostiarraren proiektu berria da. Azken urteetan 'Pelax' taldearekin soinu distortsionatuen inguruan airtu ondoren, eremu instrumental eta lasaiago batean murgildu da, sintetizadore eta gitarrak oinarri. Hasiera batean soinu banda bat izan behar zuena irudirik gabe geratu den arren, sortzaile bezala bide berri bat ireki du Pelayok.
Diskoaren sortze prozesua Andoni Olaetxearekin batera burutu du. Bide guztia haien kabuz egin dute, etxean, hasi eta bukatu. Erronka berri honen emaitzarekin eta egindako lanarekin gustora gelditu dira.