IRRATIA

Andoni Mutiloa: «'Esnatu naiz' sekulako biluztea izan da niretzako maila askotan»

«Giza harremanak, sexu joera desberdinak, beldurrak eta bizipoza lantzen ditugu kabaretean»

Este navegador no soporta el elemento audio.


Andoni Mutiloak esango luke bera Artista Kabaretari Lotsagabea dela. Kazetaritza ikasketak burutu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta baita atzerriko hizkuntzako magisteritzan diplomatura lortu ere. Bere lan ibilbidea batez ere kazetaritzari lotua egon baina dantza munduan txikitatik aritu da.

Azken urteotan bere ibilbidea gehienbat alor artistikora zuzendu duela esan genezake, eta horren adibide nagusia 2020an Donostiako poltsiko Antzerki jaialdian estreinatutako Esnatu naiz lana dugu. Bere sortzailea izateaz gain, gidoilari, zuzendari eta aktorea ere bada, Amancay Gaztañaga eskutik izan duelarik. 

Euskal Herriko txoko ezberdinak zeharkatzen ari den Esnatu naiz kabaretaren sortzailea gurekin gaur bezalako egun batean egotea oso aproposa da. Gaur giza eskubideen eguna izanik LGTBI+ komunitatearen egoera azaleratu eta eure eskubideen aldeko apustua egiteko.