Euskarari eustea, konplexutasunetik egitatera
Euskaraldi honetan belarriprest eta ahobizi diren Diego Barrasa eta Joni Ubedarekin hitz egin dugu, euren bizipenak ezagutu asmoz. Biek ere ondorio bera atera dute: «Nahi bada, posible da».
Este navegador no soporta el elemento audio.
Elkarrizketa elebidun batean euskarari eustea konplikatua dela uste denentzat, Andoainen bizi diren Diego Barrasa errioxarrak eta Joni Ubeda tolosarrak eman digute bidea: ez dago nahi izatea bezalakorik hori posible egiteko.
Euskaraz egiteko eta ulertzeko nahi bizia, hori da Diegok duena, eta Jonik nabarmentzen duenez, «eskertzekoak dira horrelako jarrerak».