IRRATIA

Labetik atera berritan lau kantu ‘Zarata’ tartean

Astero bezala ez du hutsik egin Iker Bárbarak MusikHaria saioan egiten duen ‘Zarata’ tartera. Kaleratu berri diren abestiak izan ditugu aste honetako protagonista.

‘Lili’ kantuaren moldaketa intimoagoa argitaratu du Sara Zozayak.

Este navegador no soporta el elemento audio.


Denetariko doinuak jasotzen ditugu astez aste ‘Zarata’ tartean Iker Bárbararen eskutik. Aste honetan oraindik bero dauden kantuak ekarri dizkigu, labetik atera berritan, kazetari bilbotarrak. Batzuk biziagoak, besteak lasaiagoak. Eta iritzi-trukaketarako tartea ere izan dugu abestietako batekin. Izan ere Sara Zozayak ‘Lili’ abestiaren berrargitaratze bat egin du, modu are intimistago batean moldatuta.

Hauexek dira Bárbarak hautatutako lau kantuak:

– Sara Zozaya - Lili (Reimagined)

– Ander Unzaga - V.

– Ezpalak - Hegan edo hilik

– Seda - Hey!!