IRRATIA

'Zuri-beltzaren koloreak' ezagutzen

Argitaratu berri du Asier Maia Anabitartek 'Zuri-beltzaren koloreak' izeneko olerki liburu ilustratua, eta liburua plazaratzeaz bat izen bereko erakuskeat estreinatu du Gasteizko ARTgia sorgunean. Liburua eta erakusketa, biak dira proiektu beraren emaitza, auzolanean egindako bide baten helmuga.

Iñaki Lauzirikak egindako ilustrazio bat

Este navegador no soporta el elemento audio.


Iñaki Lauzirikak egin zituen Asier Maia Anabitarteren aurreko liburuko ilustrazioak. Ez zuten jaso baina hauek, merezitako lekua idazle gasteiztarraren baitan, eta hasiera batean bere baitan gertatutako arantza zena, proiektu eder baten ernamuina bilakatu da.

Ilustrazio horiei merezitako lekua ematekoa ahaleginetik abiatuta, auzolanean egindako proiektu eder bat da 'Zuri-beltzaren kolorek' liburua eta izen bereko erakusketa.

Genero ikuspegia eta inklusibitatea uztartzen ditu Asier Maia Anabitarteren proiektuak, emakumeak dira lanaren ardatz, eta  kontutan hartzen ditu aldi berean ikusmen-urritasuna duten pertsonak ere. Honela, olerki bakoitza entzuteko aukera ematen du liburuak QR kodeen bitartez, eta erakusketan brailleraz idatzita ere topatuko ditugu bere olerkiak. Eta olerkiei forma emanez, Iñaki Lauzirikaren ilustrazioak liburuan. Eta ilustrazio rriginalak  eta  Koldo Berrueteren eskulturak ere  ikusgai berriz, erakusketan.

Bat eta beste, 50 lagunetik gora bidelagun izan ditu proiektuak, benetako auzolana hortaz. Liburuari dagokionez, autoedizioarena ldeko apustua egin du beste behin ere idazle gasteistarrak, eta oraingoz ARTgian bertan edo idazlearen sare sozialen bitaretz eskuratu dezakegu.