IRRATIA

Alfonso Zenon: «Jaione askatzea, ez dut besterik espero»

Erbestean lau hamarkada igaro ostean, Estatu espainiararren esku utzi berri dute Jaione Jauregi lezotarra. Bere abokatu Alfonso Zenonek Naiz Irratian baieztatu du egozten dioten delitua preskribatuta dagoela eta espero duen gauza bakarra Jauregi aske uztea dela. Espetxeratzea, «legearen kontrako» erabakia litzatekeela baieztatu du.

Jauregi, Madrilen, Espainiako poliziaren esku. (Ministerio del Interior)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Astelehen honetan bertan eraman dezakete Jaione Jauregi Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrera. 40 urte etxetik urruti, tartean, azken 17 urte urteak Belgikan eman ditu euskal iheslariak. Estatu espainiarra urtetan zehar saiatu da bere estradizioa lortzen baina Belgikak uko egin dio behin eta berriro. Oraingoan, Zenon abokatuak uste du «kriston presioak» egin dituela estatu espainiarrak eta azkenean, Belgikako gobernuak Jauregi estraditatzea onartu duela.

«Aske utzi dutela, ez dut besterik espero», adierazi du abokatuak, nabarmenduz egozten dioten delitua preskribatuta dagoela. Horregatik, Jauregi aske uztea eta horrekin batera auzia artxibatzea da abokatuak espero duena.