IRRATIA

Leire San Salvador : «Azkeneko 45 urtetan sekulako informazio blokeoa jasan dugu»

Sahararen aldeko protesta bat, Iruñean, artxiboko irudian. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Azaroaren 13an, ostiralean, Marokoko Indar Armatuek 1991tik indarrean zegoen Maroko eta Mendebaldeko Sahararen arteko su-eten Akordioa urratu zuen. Ondorioz, Fronte Polisarioak hautsitzat jo zuen Marokorekin 1991n sinatu zuten su-etena, eta, hortaz, larunbatean gerra egoera ezarri zuen.

Egoera azaltzeko, Sahara Euskadi Mugimenduko Leire San Salvador gonbidatu dugu Bigarren Kafeara. 

Saharar herriari eta Fronte Polisarioari babesa adierazteaz gain, Sahara Euskadi Mugimenduak euskal gizarteari dei egin nahi dio larunbatean egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko.