Satorralaia: «Egoera kaotiko honek ez du Donostiako Metroaren zentzugabekeria areagotu besterik egiten»
Manifestazioa egingo dute larunbatean Donostiako Metroaren obretan gertatu diren arazo larriengatik eta %80tik gorako gainkostuaren aurrean kexua adierazteko. Horren atariko izango da Informazioaren Harian Mikel Alvarez, Satorralaia bizilagun mugimenduko kidea.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Ainara Rodriguez / Ion T. Barrena
Mikel Alvarezek dio «herritarren gehiengoak» ikusten duela alperrikakoa proiektua. Denboraren poderioz, gainera, aurkakotasuna areagotu egin dela ere nabarmendu du.
Azaroaren 14an, larunbatean, manifestazioa egingo dute 12:00etan Koldo Mitxelena kulturgunetik abiatuta proiektuaren «zentzugabekeria» salatzeko.